Hona hemen sekuentzia didaktikoaren bideoak. Helburu komunikatiboa: ume txikientzat ipuin kontalariak izatea.... 5, 6 eta 7 urteko umeentzako Txano gorritxu ipuina kontatzea.

Gure gelan 5 talde dira eta guztiek ipuin berdina prestatu dute....Talde bakoitzeko bideo seguida aurretestuarekin hasten da eta ondotestuarekin amaitzen da.Talde bideo horien artean beste bideo batzuk daude, saiaketak dira, sekuentzia didaktikoen prozesua nolakoa izan den ikusteko.
Azken lotura, bideo eta argazki guztiak ikustera darama. Guk argazki pilo egiten ditugu gero blogean jartzeko.Aurretestuan, ea talde guztietan, ikasleek ipuin kontalaria izatea eta antzerkia egitea gauza bera zela pentsatzen zutela argi geratzen da, agian, iaz euskara hizkuntzan helburu komunikatiboa betetzeko ipuin baten antzeki bat prestatu zutelako.

https://goo.gl/photos/S6Jv5aydzeRdTh6w9 lehenengo taldea

https://goo.gl/photos/rhKy7R949s9XN5bw8 bigarren taldea

https://goo.gl/photos/SCrUASTavkRjsVqu6 hirugarren taldea

https://goo.gl/photos/eQSxvizGiAKGzAZ16 laugarren taldea

https://goo.gl/photos/Jeo9BYuNTSesMyya8 bostgarren taldea


guztiak eta gehiago... https://goo.gl/photos/8KZai1A6V6wuQEKD9

kueto telebista http://kuetotelebista.blogspot.com.es/2017/02/txanogorritxo-ipuin-klasikoa.htmlgazte bloga http://kuetolujan.blogspot.com.es/2017/01/hona-hemen-sekuentzia-didaktikoaren.htmlkuetokaria http://kuetokaria.blogspot.com.es/2017/02/txanogorritxu.htmlkueto irratia http://kuetoirratia.blogspot.com.es/2017/03/txanogorritxu-ipuin-klasikoa.html


https://kuetoeskola.wikispaces.com/euskara+mintegia
http://kuetoeskola.wikispaces.com/kuetoko+proiektuak

SEKUENTZIA DIDAKTIKOA
Kaixo, talde!!
Ikusi dut zuen SDa, bai horixe, oso ongi zabiltzate. Orain egindako proposamenak batez ere zehaztasun aldetik egin dira, hau da, proposatzen dituzuen ariketak sortu, zehaztu, aukera baldin baduzue. Gogoratu modulu bakoitzean bizpahiru ariketa proposatuko direla. Askotan, lehena hausnarketa biderako eta jarraian, beste ariketa batzuk ikasi nahi dena barneratu ahal izateko.
Segi horrela, eta edozer duzuela, badakizue, egin kasu lasai askoan.

Ikasleak: LH 3. , 4. eta 5. maila.
TESTU GENERO MULTZOA ETA TESTU GENEROA
Narrazioa: Ipuina
HELBURU KOMUNIKATIBOA
Haur hezkuntzako 5 urtekoei eta lehenengo ziklokoei ipuin bat kontatzea. Ados, baina Haur Hezkuntzan 3 urtekoei ere bai? Hartzailea oso ezberdina baita 1. mailakoa edo 3 urtekoa izan.
Proiektuaren aurkezpena
* Gaia girotu
Nola?:
Umeei hainbat galdera botatzen... (ipuinak ezagutzen dituzue?, nork irakurtzen dizkizue?, zein da gehien gustatzen zaizuena?....Galderak ere izan daitezke ipuina generoaren inguruan, adibidez: Ipuin guztiak berdin kontatzen dira, beti al dago narratzailea…?
Galderak egin eta gero ipuin bat aukeratuko dugu guztien artean....

* Proiektua azaldu
Nola?:
Ipuin kontalariak bihurtuz aukeratutako ipuina txikiei kontatuz... zer edo zer gehiago esango diezue?
Aurretestua
Taldeka aukeratutako ipuina kontatuko dute, prestatu gabe, bere ikaskideen artean. Lehenengo grabazioa egin eta gorde.... Oso ondo!
MODULUETAN LANDUKO DIREN EDUKIAK
1.MODULUA: TESTUINGURUA
Nor?
3., 4. edo, 5. mailako ikasleak izango dira...
Norentzat?
Haur hezkuntza eta lehenengo ziklokoentzat..
Zer?
Ipuin ezagun bat kontatuko dugu..
Noren rolean?
Kontalariaren rola..
Zertarako??
Gure ahozkotasuna lantzeko eta hobetzeko ume txikiek ondo pasatzen duten bitartean...eta harremanak sakontzeko

Non??
Eskolan, txikien gelan edo liburutegian (hobe arbela digitalak dauden geletan)kokapena nolakoa izango den zehaztu
Nola?
Erregistroa: umeei egokitutako hiztegia, baita doinu eta elementu ezberbalak, batueraz eginda, irudiren bitartez lagunduko diegu ipuin kontalariei..(ordenagailua, PDI...) Adibideak erakutsi haiek aztertzeko
Oso ondo, orain goian idatzitako hori ariketa bidez landuko duzue ikasleekin.
1. Saioa
Hausnarketa:
Prestatu gabe bota duten ipuinaren grabaketa ikusiko dugu haiekin zer den hobetu behar dena ikusteko...(zerrenda baten bidez)( entzuleen kokapena eta gurea, ipuinaren iraupena, doinua nola erabili duten, hiztegia umeentzako egokia izan da, errepikapen gehiegi, ....)
Gomendatzen dizuet ipuin kontaketa baten bideoa ikusi eta hura deskribatzea (beste bideo ezezagun bat), zuek proposatutako galderen bidez. Horretarako, txantiloi bat osa dezakete ikasleek. Txantiloi horretan goian aipatutakoak, ESPAZIOA, HARTZAILEA, DENBORA.. jasoko duzue, alegia, testuingurua landuko duzue.
Ondoren, jaso Kontrol Zerrendan 1. moduluan landutakotik ateratako ondorioak, ikasleekin batera. Adibidez:
-Borobilean jarriko gara eserita eta kontalaria haurrekin batera eseriko da.
2.MODULUA: TESTU-EGITURA
* Ipuinaren egitura:
Ipuinaren atalak landuko ditugu:
Hasiera, garapena eta amaiera..
Hasieran, hasierako esamoldeak: behin batean, bazen behin, duela urte asko, sorginak bizi ziren garaian....
Korapiloan, konektorean: bitartean, ondoren, halako batean, ....
Amaieran, bukaerako esamoldeak: hala bazan ala ez bazan sar ....haiek ondo bizi?, gu hobeki,...
*Makroegitura lantzeko jarduera batzuk burutu:
Ipuinak ordenatu, hutsuneak bete hitzak emanda, ipuinei
izenburua jarri, argazkiak paragrafoekin lotu, aldatu zer edo zer ipuinean eta egokitu zentzua ez galtzeko...
2. saioa
Ipuina hiru zatitan banatuta eman (hasiera, garapena, eta amaiera) eta ordenatu ondoren ahoz kontatu; ipuinei izenburua jarri, argazkiak paragrafoekin lotu, aldatu zer edo zer ipuinean eta egokitu zentzua ez galtzeko...oso ongi. Pentsatu dituzue adibideak? Fitxen bidez(bai idatzizkoak eta irudikoak ahozkoa lantzekoak)
3. saioa
Aurreko saioan izandako ipuinean agertzen direnak landu: zerrenda emanda konektoreak aldatu, hutsuneak bete...., beti ere ipuin baten barruan. Ederki, animatzen zarete ariketa proposatzera?
Ondoren, KZ osatuko dugu ikasleekin batera.
3.MODULUA: ESTRATEGIAK ETA HIZKUNTZA
*Elementu ez berbalak:
Ahots aldaketak (pertsonaien ahotsak)
tonu eta keinuak
nori begira
non kokatu,
erritmo aldaketak (halako batean..)
onomatopeiak landu
*hizkuntzari dagokiona:
aditzaren aspektua
pertsonak
deklinabidea
hiztegia
4.saioa
ikasle bakoitzari ipuinaren zati bat eman.
Emandako ipuinaren zatia kontatzerakoan aldatu pertsonaiaren ahotsak,( pertsonaiak txartel batean jarrita) doinua (arin, geldi, oihukatzen... txarteletan jarrita), keinuak ( altxatuta, belaunekoz, zoroarena egiten, lasai, ...) non kokatu ( aurrean, atzean, beste puntan)....
Ipuinaren hiztegia aztertu, deklinabidea eta aditzak pertsonaiari egokitu....
Irudipena dut ezaugarri gehiegi landu nahi direla. Gogoan izan, denbora eta lanketa behar dugula gauzak barneratzeko. Gomendatzen dizuet hiruzpalau ezaugarri aukeratu eta horietarako hiruzpalau ariketak proposatzea.
Ondoren, KZ osatuko dugu ikasleekin batera.
Kontrol zerrenda orokorra
Moduluz modulu egin dugu KZ bat, orain denak batuko dira, KZ orokorra egiteko.
Testuingurua:
Adi daude bideoa ikusten...
Parte hartzen dute zailtasunaz komentatzeko...
Hobetzeko proposamenak bururatzen zaizkie...
KZn ebaluatuko dugu TESTUINGURUA moduluan landutakoa, adibidez:
-Espazioa egokia izan da: denok borobilean eserita, eta kontalaria haurren artean.
-…
Testu-egitura:
ezagutzen dute ipuinaren zatiak eta ordenatu dute ondo ipuina
kontatzerakoan hasierako esamoldeak erabiltzen dituzte
kontatzerakoan amairako esamoldeak erabiltzen dituzte
kontatzerakoan konektoreak modu egokian erabiltzen dituzte
ipuina kontatzerakoan koherentzia mantentzen dute
Saiatuko gara zehazten gehiago. Gogoan izan, emandako KZ eredua (ipuin baten lanketarena zen).
Estrategiak eta hizkuntza

Emandako ipuinaren zatia ezagutzen du.
Ahotsak aldatzen ditut egoeraren arabera
Hiztegi berria ezagutzen eta erabiltzen ditu
Ikasitako aditzak edo deklinabidea zuzen erabiltzen ditu
Saiatuko gara zehazten gehiago. Gogoan izan, emandako KZ eredua (ipuin baten lanketarena zen).
Ondotestua
Azken grabaketa ume txikien aurrean.
Ondoren, balorazioa egingo da AURRESTESTU eta ONDOTESTUA erkatuz, KZ OROKORRA erabiliz.
Egindako kontrol zerrenda guztiak bateratuko ditugu ondorioak ateratzeko






TESTUINGURUA
1.kontrol zerrenda (1go saioa)


Bai
Ez (Zergatik)
Erabilitako lekua aproposa izan da?


kontalarien kokapena entzuleen aurrean egokia izan da?


Hitz egiterakoan erabilitako doinuak entzuleen arreta mantendu du?


Ipuina kontatzeko gorputz adierazpena egokia izan da(mugimenduak, begiradak, keinuak...)?


Kontatu dugun ipuina luzeegia izan da?










TESTU EGITURA
2.kontrol zerrenda (3. saioa)


BAI
EZ(ZERGATIK)
Ipuinaren 3 zatiak ondo bereizten ditugu?


Ipuina hasteko esamoldeak erabiltzen ditugu?


Paragrafoak lotzeko konektoreak erabili ditugu modu egokian?


Ipuina amaitzeko esamoldeak erabiltzen ditugu?


ESTRATEGIAK ETA HIZKUNTZA
3. kontrol zerrenda (4. saioa)


BAI
EZ(ZERGATIK)
Abotsak aldatzen ditugu egoeraren arabera?


Onomatopeiak erabiltzen ditugu ipuina indartzeko?
(sustu emateko, barregarriago izateko....)


Landutako hiz berriak erabiltzen ditugu?


Ikasitako aditzak erabiltzen ditugu (lehenaldian,orainaldian)?







external image cleardot.gif